XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): alde batetik aintzinatik erabilitako literatur moten garapenean olerkian esate baterako; beste aldetik, jenero berrien nobelaren sorreran.

Arrueri buruzko azken eritziak.

Aurretik ikusi dugun guztia kontutan izanik azter ditzagun Arruek bere garaikideekin izan zituen lotura eta harremanak bai eta garaiko gertaerek beraren gain izan zuten eragina ere.

- Zarautzen bizi izan zenez gero harreman estuak izan zituen bertako komentuko frantziskotarrekin: Añibarro, Zabala, Jose Kruz Etxeberria, Jose Inazio Arana, Crispin Beobide eta abarrekin.

Frantziskotarren bidez ezagutu zuen Mogelen Peru Abarca eta komentuan gordeta zegoen ale baten bidez prestatu zuen gipuzkerarako egokipena.

Hortaz, XIX. mende hasieran egindako lanaz berri zuzena izan zuen.

Ez da ahaztu behar Arrueren itzulpen zati haundi bat katexima liburuek elizarako liburuek eta antzekoek osatzen dutela; hots, mende hasiera honetan Anibarrok Lizarragak eta abarrek egiten zuten lanaren jarraitzailea izan zela.

- Haren lanaren berri izan zuenean, XIX. mendeko atzerritar hizkuntzalari ospetsu bat, Bonaparte hain zuzen, bila joan zitzaion Zarautzera.

Van Eysek berak ere, Zarautzen igaro zituen udaldietan, haren laguntza eskuratu zuen bere azterketetarako gaia osatzearren.

Mendearen azken herenean d`Abbadiek iparraldean bultzatutako euskaltzale taldeko partaide izan zen.

Partaidea izateaz gain, Manterolak eta bestek antolatutako lore-jokoetan ere aurkeztu zituen bere narrazio labur batzu.

- Haren lana mende horretan zehar egindakoaren ispilu izango da, olerkia ez landu arren.

Batetik erlijiozko liburuak euskaratu zituen: kateximak eliz-liburuak eta aszetikakoak mende hasiera honetako helburuari jarraituz; (...).